Ernesto oihanean galdu da eta, antza denez, hango inor ez dago prest elefante-taldera bueltatzen laguntzeko. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere egiten du e...
Leer descripción completa
16,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Ernesto oihanean galdu da eta, antza denez, hango inor ez dago prest elefante-taldera bueltatzen laguntzeko. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere egiten du elefantetxoari entzuteko zirkinik txikiena; aitzitik, mespretxuz tratatzen dute. Harrigarria bada ere, ordea, animaliarik txikienak eskaintzen dio behar duen laguntza eta aditzea.
Istorio honetan, Anthony Brownek islatzen ditu protagonistaren izaera ausarta, haurtzaroak berezko duen jakin-mina, baina baita beldurra ere, konturatzen denean eta arriskuetatik babesten duen helduarengandik urrun eta bakarrik dagoela. Solaskide dituenen enpatia faltak gizarte indibidualista eta besteren arazoekiko sorgorra erakusten du. Gauzak, ordea, ez dira diruditena, eta itxuraz ahulen eta hutsalenak direnak gertatzen dira adoretsu eta eskuzabalenak, trukean ezer eskatu gabe.
Bere ibilbide zabal eta entzutetsuan zehar ezaugarri izan duen xehetasunetarako joerari eutsiz, testuinguru koloretsu exotikoa eta pertsonaia zehazki karakterizatuak dauzkan obra bat aurkezten du egileak, kontakizunean zehar erakusten diren emozio sortarekin bat eginez.
Manu Lopez Gaseni (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 21a - ) euskal idazlea da. Euskal Filologian lizentziatua Psikodidaktikan doktorea da. EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da, bertan literatura irakasle delarik. Behinola aldizkariaren koordinatzailea da.[1]
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión