Egokitzapen honek Italiako Frioleko ipuin tradizional batean du oinarria. Testu politikoki ez zuzena da, ume irakurleak «ohartarazteko ipuinen» generoan sartzen dituena. Kontakizun...
Leer descripción completa
14,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Egokitzapen honek Italiako Frioleko ipuin tradizional batean du oinarria. Testu politikoki ez zuzena da, ume irakurleak «ohartarazteko ipuinen» generoan sartzen dituena. Kontakizunak erritmo bizi du, eta tonu jostagarria, eta istorioa tentsioa hartzen doa bukaera ustekabekoa izan arte. Oso ipuin gomendagarria da ahoz gora kontatzeko.
Osaba Otso Roger Olmosen lehenbiziko liburu irudiduna izan zen, orain dela 14 urte egina. Edizio berri honetan, Karmeleren gorabeherak azalduko dira berriz, proposamen bixi batekin, estilo aratz eta argi batekin: paper gaineko olioak, xehetasun askoko eszenografiak, ikus-jolasak (basoak zartaginaren forma du, neskaren ileak bat egiten du paisaiarekin). Halako keinu askori erreparatuko die irakurleak.
Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia - Altza, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 21a) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da. 1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen. 1990. urtean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión